BILBAO KIROLAK - INSTITUTO MUNICIPAL DE DEPORTES, SA-REN PREZIOEN KOBRANTZA KUDEATZEKO ARAUAK

Abonatuentzat ezarritako deskontuak ez dira metagarriak izango.

Baldin eta enpresa publikoak edo enpresa-entitate publikoak, enpresa pribatuak, mistoak edo merkataritza sozietateak badira, haien estatutuetan edo adjudikazio-kontratuetan ezarritakoaren ondorioz, PREZIOAK kobratzen dituztenak, eta, horretarako, tiketak edo beren izenean jaulkitako ordainagiriak baliatzen badituzte, ulertuko da PREZIO horietan dagokion BEZa ere sartuta doala.

BEZaren zerga-tasak aldatzen badira, indarrean dauden BEZaren zerga-tasak aplikatuko zaizkie PREZIOEN ondoriozko zerga-oinarriei, eta horrela kalkulatuko da zein kuota dagokion.

Argitaratutako PREZIOAK PREZIOEN aldaketa indarrean sartzen den urtekoak direla ulertuko da, eta ekitaldi bakoitzean eguneratutzat jo beharko dira.

Finkatutako PREZIOAK urtekoak izango dira. Entitateak eskubidea izango du PREZIOAK indarrean dauden urtean aldatzeko.

Errekargu, deskontu, periodifikatze edo kuota-hainbanaketen kasuan, bi hamarrekotan biribilduko dira gorantz 5 zentimoko multiploetan.

Gerta liteke kanpaina eta sustapen bereziak egitea kirol jarduera bati buruz, eta, horregatik, murriztapenak ezartzea, aldi batez, lehengo PREZIO horietan; halaber, gerta liteke zerbitzu berriak gehitzea, sozietateko edo entitateko presidentearen berariazko baimenarekin, eta, betiere, dagokion Administrazio Kontseiluari kontu emanez.

1. ABONUAK

Abonuen altek berekin dakarte izena emateko kuota ordaindu beharra. Ordaintzeko epeen artean egiten diren altak:

  • Hiru hilean behin: dagokion zatia ordainduko da alta ematen den egunetik hiruhileko naturalera arte.
  • Urteko ordainketa (ordainketa bakarra): alta hartzen den egunetik urtearen amaierara arte dagokion zatia ordainduko da.
  • Hileko ordainketa: dagokion zatia ordainduko da alta ematen den egunetik hilaren amaierara arte.

Aldaketak abonu/kuota motan. Eskaera idatziz egin beharko da hurrengo kobrantza egiteko eguna baino lehen:

  • Kategoria txikienetik handienera: Eskaera egiten den unetik aurrera izango ditu ondorioak. Kategorien arteko aldea egun horretatik aurrera ordainduko da, hautatzen den ordaintzeko moduaren arabera.
  • Banakakotik familiakora: Eskaera egiten den unetik aurrera izango ditu ondorioak. Kategorien arteko aldea egun horretatik aurrera ordainduko da, hautatzen den ordaintzeko moduaren arabera.
  • Aldaketa banakakotik (SEMEA/ALABA) familiakora bada, ordaindutako epea amaitzen denetik aurrera.
  • Familiakotik banakakora: Ordaindutako epea amaitzen denetik aurrera izango dituzte ondorioak.
  • Kategoria handienetik txikienera: Ordaindutako epea amaitzen denetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Interesduna hiltzen denean bakarrik itzuliko da kuota.

Beste kausa batzuengatik, behar bezala justifikatutako eskabidea eginda: Bilbao Kirolakek aztertu egingo du bidezkoa den edo ez itzultzea.

2. SARRERAK

Sarrera edo bonua, berriz, eskuratzen den unean ordainduko da, eta ez da dirurik itzuliko, salbu eta sarrera erreserba baterako eskuratu bada eta erreserbatutako instalazioa ez badago erabiltzeko egoera onean.

Sarrera igerilekura joateko erosi bada eta igerilekua erabiltzeko lehenengo ordu bietan ixten bada, itzuli egingo zaio sarreraren zenbatekoa, interesdunak hala eskatzen badu.

3. ERRESERBAK

Erreserba egiten den unean ordainduko da, kreditu-txartelaren bidez edo Bizum-en bidez, eta ez da zenbatekoa itzuliko, salbu eta erreserbatutako instalazioa ez badago erabiltzeko egoera onean. Ez da aldatuko erreserbatutako ordurik.

4. IKASTAROAK

Hileko kopurua aurretiaz kobratuko da eta dagokion zatia ordainduko da alta ematen den egunetik hilaren amaierara arte.

  • Ikastaro, udaleku edo tailerren PREZIOAK adieraztean, asteko saio baten (1) prezioa ageri da.
  • Ikastaroaren, udalekuaren edo tailerraren iraupena astean egun bikoa (2) bada, hasierako prezioa bider 2 egingo da.
  • Ikastaroaren, udalekuaren edo tailerraren iraupena astean hiru (3) egunekoa bada, hasierako prezioa bider 3 egingo da.
  • 90 minutuko saioen PREZIOAK igo egiten dira, hasierakoa 1,5ekin biderkatuz.
  • 120 minutuko saioen PREZIOAK igo egiten dira, hasierakoa 2rekin biderkatuz.
  • "Familiako / denok batera” jardueren PREZIOAK kalkulatzeko, adingabearen prezioa eta helduarena batuko dira.

Plus paketearen barruan, jarduera hauek sartzen dira: Pilates, bizkar osasuntsua, gym hipopresiboa, aeroboxing, aquafit board, aquapilates, aireko pilates, aerial training prama kids, prama energy, prama nagusi, box librea, fitkross, barra fit. Pakete horretan sartzen dira jarduerako irakasleek behar duten gaitasunagatik, parte hartzaileen kopuruagatik edo behar den materialagatik PREZIO handiagoa izatea justifikatuta daukaten jarduerak. Bilbao Kirolakek aukera izango du, antzemandakoan, jarduerok pakete horretan sartzeko.

Norbaitek ordainagiria atzera botatzen badu, eten egingo zaio abonatu-izaera eta, beraz, ezingo da instalazioetan sartu.

Izena emateko kuota ez da itzuliko, nahiz eta ikasleak aldi batez ezin parte hartu. Aztertu egingo dira osasun arrazoien ondoriozko egoerak; horretarako, interesdunak eskaria egin behar du ikastaroaren zenbatekoa berreskuratzeko, dagokion hilaren 10a baino lehen. Ezinbestekoa izango da jarduera fisikoa egiteko ezintasuna behar bezala egiaztatzen duen mediku-ziurtagiria aurkeztea.

5. KIROLARI-TXARTELA

Sozietateko edo entitateko presidenteak bere esku izango du, administrazio-kontseiluari kontu emanez, txartelaren PREZIO berri bat ezartzea Bilbao Kirolaken instalazioetan kirola egiten duten klub edo entitateetako kirolarientzat.

Kirolari-txartela Bilbao Kirolaken kirol-instalazioen erabiltzaile guztientzat da, baldin eta kide den klubak erreserba egin badu instalazio horietan bere kirol modalitatean jarduteko. Txartela, bestalde, hitzartutako ordutegietan eta beren klubarentzat erreserbatutako ordutegietan erabiltzeko bakarrik egingo da, eta egiten den modalitatearen kirol-denboraldi bakarrerako.

BILBAO KIROLAK - INSTITUTO MUNICIPAL DE DEPORTES, SA-REN PREZIOAK APLIKATZEKO ARAUAK

  • Adinak urtarrilaren 1ean joko dira betetzat.
  • Erreserbak ordubetekoak izango dira beti, kontrakorik adierazi ezean.
  • Ikastaroen ordutegien barruan, materiala prestatzeko eta batzeko denbora sartuko da.
  • Fitness-gimnasioetan eta rokodromoan, begiraleak egongo dira ordutegi jakin batzuetan.
  • Finkatutako prezioak ordaindu beharko dituzte zerbitzuen eskatzaileek eta/edo onuradunek.

1. ABONUAK

Urteko edozein unetan eskatu ahalko dira abonuko altak. Egun horretatik aurrera izango dituzte ondorioak. Abonatu-izaerak mugarik gabeko iraupena izango du, ez bada kontrakoa adierazten. Abonua berez berrituko da, baja eskatzen ez bada. Berrikuntza hori erabiltzaileak hautatzen duen ordainketa-aldirako izango da. Lehenengo hilabetea kreditu-txartelaz edo Bizum bidez ordainduko da. Hurrengo ordainketatik aurrera, ordea, helbideratu egin behar da.

Alta emateko inprimakiarekin batera, "SEPA zordunketa helbideratzeko agindua" inprimakia bete beharko da. Jatorrizko agiria, kontuaren titularrak sinatuta, BKri emango zaio. Banku-datuak eman ezean, edo gaizki eman eta zuzentzeko asmorik izan ezean, baja emango zaio berez eta besterik gabe, eta ez zaio zerbitzurik emango.

Banku-helbideratzeari dagozkion datuetan edozer aldatzen bada, jakinarazi egin beharko zaio Bilbao Kirolaki. Bilbao Kirolakek une bakoitzean eskaintzen dituen baliabide digitalak erabili ahal izango dira.

Badira kuotak ordaintzeko hiru modu, abonu moten araberakoak:

  • Urtekoa: Urte osorako berritzea. Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean fakturatuko da.
  • Hiru hilez behingoa: Ordaindutako epea (hiruhilekoa) berritzea. Honelakoetan, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean, apirilaren 1ean, uztailaren 1ean eta urriaren 1ean fakturatuko da.
  • Hilean behingoa: Hil bakoitzaren 1ean fakturatuko da, eta ezarritako prezioaren gaineko % 25eko errekargua egingo da. Salbuespena dira berariaz hilean behin ordaintzekoak diren abonuak.

Oro har, abonuetan baja hartzeko, abonuaren titularrak egin behar du eskaera, bai banakako modalitatean, bai familiako modalitatean. Hamazortzi (18) urte baino gutxiago dutenen banakako abonuen kasuan, adingabeen ardura duten guraso edo tutoreek eskatu beharko dute baja, eta lehentasuna emango zaio abonua ordaintzen duen pertsonari. Familiako abonuen kasuan, irizpide berari jarraituko zaio.

Bilbon erroldatuta EZ daudenak abonatu ahalko dira, prezioetan % 30eko errekargua ordainduta.

Errekargu hori ez da abonu hauetan aplikatuko: prestakuntza-zentroak, A+Fitness (Bilbao Dendak, Bilboko Udala eta prestakuntza-zentroak) eta Jarduera Txartela.

Hobaridun prezioak dituzten abonuen kasuan, hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira:

  • Guraso bakarreko familiak: Familia-liburua, banantzearen edo dibortzioaren epaia, eta, alargunen kasuan, heriotza-agiria.
  • Familia ugariak: Familia-liburua edo familia ugariaren txartela.
  • DSBE / BGDS / SAPIT laguntzak jasotzen dituzten pertsonak: hori egiaztatzen duen ebazpena. Abonua alta-egunetik hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte egongo da indarrean. Abonua berritzeko, ostera ere egiaztatu beharko da.

AQUA+FITNESS abonuaren ezaugarriak

Bilbao Kirolaken instalazio guztietan sartzeko abonua: igerilekuetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentrokoak barne) eta fitness-gimnasioetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentroko fitness-gimnasioa izan ezik).

Ordaintzeko modua: hilean behin.

Ikastaroak, erreserbak eta talde libreak: PREZIO orokorraren baldintza berberak.

AQUA+FITNESS abonuaren ezaugarriak (BILBAO DENDAK-en deskontua)

Banakako abonua

Bilbao Kirolaken instalazio guztietan sartzeko abonua: igerilekuetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentrokoak barne) eta fitness-gimnasioetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentroko fitness-gimnasioa izan ezik).

Kirol-ikastaroetan izena emateko aukera, ORDUTEGI OSOAN, abonatuen prezioan.

Abonuaren ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 07:15etik 09:00etara (sarrera). Irteera: 10:00ak arte goizeko ordutegian eta 14:00etatik 16:00etara (sarrera). Irteera: 17:00ak arte.
  • Urte osoko asteburu eta jaiegunetan: BK-ren kiroldegiak irekita dauden ordutegi osoa.

Ordaintzeko modua: hilean behin

Bilboko merkataritza-sektoreko langileak direnez gero, ez zaie aplikatuko Bilbon erroldatuta ez dauden pertsonen abonuan aplikatu ohi den % 30eko errekargua.

AQUA+FITNESS abonuaren ezaugarriak (BILBOKO UDALAREN deskontua)

Banakako abonua

Bilbao Kirolaken instalazio guztietan sartzeko abonua: igerilekuetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentrokoak barne) eta fitness-gimnasioetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentroko fitness-gimnasioa izan ezik). Kirol-ikastaroetan izena emateko aukera, ordutegi osoan, abonatuen prezioan.

Abonuaren ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 15:00etatik 17:00etara (sarrera). Irteera: 18:00ak arte. Udako hiletan: 15:00etatik kanpoko igerilekuak ixteko ordura arte.
  • Asteburuetan eta jaiegunetan: BK-ren kiroldegiak irekita dauden ordutegi osoa.

Ordaintzeko modua: hilean behin

Udal langileak direnez gero, ez zaie aplikatuko Bilbon erroldatuta ez dauden pertsonen abonuan aplikatu ohi den % 30eko errekargua.

PREMIUM abonuaren ezaugarriak

Bilbao Kirolaken instalazio guztietan sartzeko abonua: igerilekuetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentrokoak barne) eta fitness-gimnasioetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentroko fitness-gimnasioa barne).

Ordaintzeko modua: hilean behin.

Doako sarbidea lur- eta ur-jardueren saio puntualetara, adostutako ikastaroetan.

Bilbao Kirolakek beretzat gordetzen du PREMIUM abonuan jarduera anitzetarako eskainitako plaza eta jardueren kopurua aldatzeko eskubidea.

PREMIUM GAZTE abonuaren ezaugarriak

Bilbao Kirolaken instalazio guztietan sartzeko abonua: igerilekuetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentrokoak barne) eta fitness-gimnasioetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentroko fitness-gimnasioa barne).

Ordaintzeko modua: hilean behin.

Doako sarbidea lur- eta ur-jardueren saio puntualetara, adostutako ikastaroetan.

Bilbao Kirolakek beretzat gordetzen du PREMIUM GAZTE abonuan jarduera anitzetarako eskainitako plaza eta jardueren kopurua aldatzeko eskubidea.

PREMIUM NAGUSI abonuaren ezaugarriak

Bilbao Kirolaken instalazio guztietan sartzeko abonua: igerilekuetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentrokoak barne) eta fitness-gimnasioetan (Azkuna Zentroko Jarduera Fisikoaren Zentroko fitness-gimnasioa barne).

Ordaintzeko modua: hilean behin.

Doako sarbidea lur- eta ur-jardueren saio puntualetara, adostutako ikastaroetan.

Bilbao Kirolakek beretzat gordetzen du PREMIUM NAGUSI abonuan jarduera anitzetarako eskainitako plaza eta jardueren kopurua aldatzeko eskubidea.

JARDUERA-TXARTELA abonua

Jarduera-ordutegietan erabilera mugatuta dauka.

2. SARRERAK

Kirol instalazioetan sartzeko, abonatua edo ikastaro bateko parte-hartzailea izan beharko da, edo ezarritako PREZIOEN araberako sarrera ordaindu beharko da.

Sarrera batek instalazioetara behin sartzeko eskubidea ematen du. Instalaziotik irten ostean, beste sarrera bat erosi beharko da berriro sartzeko (nahiz eta egun berean sartu).

Sarrera erosteak berekin dakar egun horretan bertan instalazioak erreserbatzeko eskubidea; horretarako, erreserbari dagokion prezioa ordaindu beharko da.

3. ERRESERBAK

Erreserba daitezkeen instalazioen erreserba gehienez 48 ordu lehenago egingo dute abonatuek, eta 24 ordu lehenago abonatu ez direnek.

4. IKASTAROAK

Denboraldi hasierako zozketan erabiltzaile bakoitzak eman behar du izena, nahi dituen ikastaroetan.

Zozketak plaza esleitzen badu, automatikoki geratuko da izena emanda, eta kuota ordaindu beharko du.

Ikastaroko leku guztiak hartuta badaude eta ezin bazaio plazarik esleitu, automatikoki sartuko da ikastaroko itxaron-zerrendan.

Ikastaro batean izena ematean, lehenengo hilabetea kreditu-txartelaz edo Bizum bidez ordainduko da (aisia eta kiroleko ikastaroetan izan ezik). Bigarren hilabetetik aurrera, ostera, aukera izango da helbideratzeko.

Helbideratutako ordainketa hautatzen bada, berritzeak berez egingo dira ekainera arte (ekaina barne). Kreditu-txartelarekin edo Bizum bidez ordaintzen dutenek, ostera, aurreko hilabeteko azken eguna baino lehen berritu beharko dute izen-ematea. Bilbao Kirolakek bertan behera utzi ditzake ikastaroak, edo kendu, eskari nahikorik ez badago.

Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopurua biltzen ez bada, bertan behera utziko da, eta izena emanda dauden pertsonei dirua itzuliko zaie. Berritzeak egiteko ezarritako epearen barruan ez bada ikastaroa ordaintzen, baja emango zaio pertsona horri dagokion ikastaroan, eta ez du izango inolako eskubiderik ondoren plaza erreserbatu dakion. Ikastaroetan ordainketa helbideratuz izena emandako pertsonak, berriz, ikastarogile aktiboak izango dira denboraldi osoan, baldin eta ofizialki baja eskatzen ez badute.

Izen-emateak hilaren 25etik hurrengo hileko azken egunera arte egingo dira.

Baja hartzeko, izena emateko erabilitako bide berak erabili ahal izango dira, eta aurreko hilaren 22a baino lehen egin beharko da. Bilbao Kirolakek baliogabetu ahal izango du ez dagokien maila batean inskribatuta dauden erabiltzaileen izen-ematea.

Itxaron-zerrendan izena eman dutenek 48 ordu izango dituzte ikastaroa ordaintzeko, plaza libre dagoelako jakinarazpena jasotzen dutenetik. Epe hori igarotakoan, plaza hori, ordaindu ez bada, itxaron-zerrendako hurrengo erabiltzaileari esleituko zaio.

Ikastaroko maila aldatu behar zaien pertsonek lehentasuna izango dute itxaron-zerrendako gainerakoen aldean.

5. EZ ORDAINTZEAK

Abonuen, ikastaroen, erreserben eta abarren kuota/ordainagiri bat ez ordaintzeak berekin ekarriko du abonatu-izaera etetea eta, ondorioz, instalazioetan sartu ezin izatea (egoera hori abonu familiar edo kolektiboetako kideengana zabalduko da).

Ordaintzen ez duten pertsonek ezin izango dute kirol-zerbitzurik baliatu, inola ere.

Berriro sartzeko kanona ordaindu ondoren berreskuratzen da sartzeko eskubidea.

Abonuak: Kuotaren bat edo batzuk ordaindu ez dituzten abonatuei, kuotak sortzen diren ordainketa-aldian ordaindu ez badituzte, baja emango zaie BKren abonuan, hurrengo ordainketa-epearen lehen egunetik hasita.

Ordaindu ez den ordainagiria legez ezarritako epean preskribatzen da (4 urte).

Epe hori bukatu baino lehen alta eskatzen bada, berriro sartzeko kanona ordaindu beharko da. 6. BESTE BATZUK

Aste Santuko eta Gabonetako koloniak eguneko ordainduko dira; udakoak, berriz, aste osoko ordainduko dira, nahitaez.

Prestakuntza-zentroen abonua kuota bakarrean ordainduko da, abonu orokorraren modalitatean, eta hileko ordainketetan Aqua+Fitness motako abonua. Ez da beharrezkoa izango Bilbon erroldatuta egotea.

Ekitaldiak: Udalak (udalaren sailek edo udal sozietateek) antolatzen dituen ekitaldiek onartutako alokairu-prezioaren gaineko % 50eko deskontua izango dute. Udalaren (udalaren sailen edo udal sozietateen) dirulaguntzen bidez edo bestelakoen bidez antolatutako edo/eta lagundutako ekitaldiek onartutako alokairu-prezioaren gaineko % 30eko deskontua izango dute.

Bilbao Kirolakeko presidenteak edo zuzendari nagusiak akordio puntualak egin ahal izango ditu, hitzarmen bidez, beste erakunde, entitate, elkarte edo sozietate batzuekin, herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko. Akordio horren berri emango zaio Administrazio Kontseiluari.